Skip to main content
landa lur
ARLOA: Analisi espaziala, azterlanak eta diagnostikoak, soluzio geografikoak
BEZEROA: Udal administrazioak, Landa-garapen agentziak

LANDA LURRAREN KATALOGAZIOA

Udalerriko lur ondarearen katalogazioa, elikagaien kontsumoari eta elikagaiak ekoizteko gaitasunari buruzko azterketak

Azken urteotan Gislanek hainbat udalerritan egin ditu landa lurrari buruzko azterketak (Oiartzun, Elorrio, Larrabetzu, Karrantza, Errigoiti, ...).

Azterlan horiek xede ezberdinak dituzte:

  • Elikadurari lotutako dimentsio lokal nagusiak neurtzea.

  • Tokiko lehen sektorearen eta elikagai ekoizpenaren ezaugarri xeheak ezagutzea.

  • Tokiko landa lurrek elikagaiak eta zura ekoizteko dituzten ezaugarriak aztertu eta katalogatzea.

  • Tokiko elikaigintzaren potentziala neurtzea (kantitateak, balio ekonomikoa, enplegua sortzeko aukerak...).

  • Udal arduradun, herritar eta arloko teknikarientzat baliagarri izan daitekeen oinarri dokumental zehatz eta erabilgarria osatzea.

Diagnostiko horiek udalerriaren eta herritarren momentuko beharrei erantzuteko baliabideak eskaintzeaz gain, etorkizuneko erronkei begira erabaki egokiak hartzen laguntzeko politika publikoak diseinatu eta dimentsionatzeko balio erantsi handiko informazioa eskaintzen dute.

Proiektuen emaitzak

  • Biztanleria eta kontsumoa.

  • Lehen sektorearen bilakaera azken urteotan.

  • Landa lurren egungo erabilera.

  • Landa lurren katalogazioa elikagaigintza jarduera desberdinetarako.

  • Elikagaigintzaren aukerak auto-hornikuntzaren bidean (ekoizpena, enplegua eta fakturazioa).

  • Landa-lurren katalogo georreferentziatua.

    • Landa lurreko partzela guztiak hartzen dituen katalogo georreferentziatua.

    • Partzela bakoitzaren ezaugarriei buruzko fitxa osatua, hala nola, kokapena, azalera, orientazioa, malda, irisgarritasuna, egokitasun indizeak…

 

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara, inteligentzia espazialean eta aplikazio geoinformatikoetan adituak. Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat eskaintzen dugu.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa