Skip to main content
Azterlanak

Azterlanak eta diagnostikoak

Analisi espazialean eta inteligentzia geografikoan oinarritutako azterlanek eta diagnostikoek balio erantsi handiko informazioa eskuratzea ahalbidetzen dute. Esku artean dugun informazioari dimentsio geografikoa gehitzeak datu-konbinazio berriak eta ondorio zehatzagoak eskuratzea errazten du.

Arlo ezberdinetan aplikatzen du Gislanek analisi espaziala, besteak beste:

  • Adineko pertsonen bakardade eta zaurgarritasun egoeren diagnostikoak: Basauri, Galdakao, Zestoa, Santurtzi, Urduña, Orozko, ...
  • Etxebizitza parkearen, etxebizitza hutsen eta etxebizitza beharraren azterketak: Durango, Azpeitia, Oñati, Zaldibar, Amasa-Villabona, Berriatua, Irura, ...
  • Landa-lurraren katalogazioa: Hernani, Oiartzun, Elorrio, Larrabetzu, Karrantza, Errigoiti, ...
  • Geomarketing azterketak: itinerario-komertzialen diseinua, banaketa sareen optimizazioa, konpetentziaren ubikazioa, negozio berriak kokatzeko ubikazio egokienak...
  • Bestelakoak: establezimendu industrialen eta komertzialen katalogoak, zerbitzuen irisgarritasunaren diagnostikoak, adierazle soziodemografikoen analisi espazial eta longitudinalak, ...

Azterlan horiek erakunde publikoen, herritarren eta enpresen momentuko beharrei efizientziaz erantzuteko baliabideak eskaintzeaz gain, etorkizuneko erronkei begira erabaki egokiak hartzen laguntzeko balio erantsi handiko informazioa eskaintzen dute.

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara, inteligentzia espazialean eta aplikazio geoinformatikoetan adituak. Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat eskaintzen dugu.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa