Skip to main content
Formazioa geomatika

Formazioa

Gehitu balio erantsia

Kudeaketan, eraginkortasunean eta ahalduntzean aurrera

Trebakuntza multidiziplinarra

Datu geografikoen prozesamendua, kudeaketa, bisualizazioa eta analisia egiten ikasi

Menpekotasunak ekidin

Lortu autonomia gehiago zure erakundearentzat

Zure martxan

Zure beharretara egokitutako formazio espezializatua

Geoinformazioaren teknologien eta analisi espazialaren alorreko ezagutzak lortzeko formazio programa espezializatuak eta etengabeko prestakuntza eskaintzen dizkiegu bezeroei. Horretarako, aldizkako trebakuntza saioak, norbere kasu konkretuari doitutako formazio planak, tailerrak eta ekitaldiak gauzatzen ditugu.

Zer abantaila ditu Gislanekin formatzeak?

  • Agur menpekotasunei: autonomiaz lan egiteko beharrezkoak dituzun ezagutzak lortuko dituzu.
  • Zure neurrira, zure martxan: zure erakundearen behar formatiboen araberako plan pertsonalizatua eskainiko dizugu.
  • Etengabeko prestakuntza: geoteknologien azken berrikuntzak zure prozesuetan nola aplikatu ikasiko duzu.
  • Diziplina anitzeko kapazitazioa: datu base espazialen administrazioa, geoinformazioaren prozesamendua, kudeaketa eta bisualizazioa, analisi espazialeko eragiketak, GIS egitasmoen lidergoa...
  • Balio erantsia gehitu: kudeaketan, eraginkortasunean eta ahalduntzean jauzi kualitatiboa egingo duzu.
  • Zalantza teknikoak argitu eta emaitzak iraunkorki bermatzeko bidea abiatuko duzu.

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara, inteligentzia espazialean eta aplikazio geoinformatikoetan adituak. Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat eskaintzen dugu.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa