Skip to main content
BBK Behari
ARLOA: Analisi espaziala, soluzio geografikoak, bisore eta aginte panel interaktiboak
DATA: 2019-2020-2021
PARTAIDEAK: Gislan, Agintzari SCIS,
BEZEROA: BBK Gizarte-ekintza, Basauriko Udala, Santurtziko Udala

BBK Behari

BAKARRIK BIZI DIREN ADINEKO ZAURGARRIEN IDENTIFIKAZIO, BALORAZIO ETA JARRAIPENERAKO INFORMAZIO SISTEMA KOMUNITARIOA (2019-2021)

BBK Beharik aukera teknologikoak eta komunitatearen babes-gaitasuna biltzen ditu bakardade egoeretan dauden adineko pertsonak ikustarazteko eta problematika konkretu horretatik eratortzen diren arrisku-egoerei aurrea hartzeko. Ekimen honek gizartean esku hartzeko eredu bat proposatzen du, teknologia berriak eta komunitatearen parte-hartzea txertatzen dituena, udalerriko gizarte-zerbitzuak indartze aldera adineko pertsonen bakardade-egoerei erantzuteko orduan.

 

 

BBK Behari BBK gizarte-ekintzaren ekimena da, eta Basauriko Udalak sustatutako "Basauri Amigable con las Mayores-Basauri Adinekoekin Atsegina" 2019-2021 Planean eta Santurtziko udalaren "Santurtzi Adeitsua" planean jasotako adinekoen bakardade-egoerak antzemateko ekintza-ildoari erantzuten dio.

Behari Basauri

Behari Santurtzi

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara, inteligentzia espazialean eta aplikazio geoinformatikoetan adituak. Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat eskaintzen dugu.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa