Gislan
Martin Ugalde Kultur Parkea. Gudarien etorbidea, 29. 20140. Andoain. Gipuzkoa
GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara. Neurrira egindako sistema korporatibo, datu base espazial eta aplikazio geografikoen garapenean adituak. GIS proiektuen inplantazio prozesuetarako aholkularitza eta akonpainamendu serbitizatua eskaintzen aitzindariak gara.
Analisi espaziala baliatzen dugu hirigintzan, udal azpiegituren kudeaketan, adineko pertsonen zaurgarritasun kasuen detekzioan, etxebizitza erabilera eta beharren azterketa edota bestelako azterlan soziodemografikoak egiteko orduan.
Gure teknikariekin zure GIS behar nagusiak identifikatzeko ordubeteko bonua eskaintzen dizugu.
Doan eta konpromisorik gabe. Egin gurekin zure bide propioa
Gure onena ematen dugu bezeroei zerbitzurik onena eskaintzeko. Zure ondoan gaude beti, helmuga bezain garrantzitsua baita bidea.
Ezagutza arlo ezberdinak uztartzen ditugu behar duzun emaitza zure esku jartzeko: datuen bisore interaktiboak, bakarrik bizi diren adinekoen diagnostiko georreferentziatuak, etxebizitza parkearen azterketak, aginte panelak, landa lurraren katalogazioak...