Skip to main content

Gislan

Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat

Informazio geografikoa kudeatzeko sistemak

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara. Neurrira egindako sistema korporatibodatu base espazial eta aplikazio geografikoen garapenean adituak. GIS proiektuen inplantazio prozesuetarako aholkularitza eta akonpainamendu serbitizatua eskaintzen aitzindariak gara.

Analisi espaziala baliatzen dugu hirigintzan, udal azpiegituren kudeaketan, adineko pertsonen zaurgarritasun kasuen detekzioan, etxebizitza erabilera eta beharren azterketa edota bestelako azterlan soziodemografikoak egiteko orduan.

 

BIDELAGUN GIS: bide osoa egingo dugu zure ondoan

Zure erakundeko GIS proiektua garatzen lagunduko dizugu

Gure xedea zure proiektuan inteligentzia espaziala normaltasunez baliatzera iristea da. BIDELAGUN GIS zerbitzuaren bitartez, egiteko duzun bidean aholkua, tresnak, formazioa eta asistentzia emango dizkizugu. Aditu talde bat izango duzu uneoro zure ondoan, urratsez urrats bidea egiten eta lehen egunetik emaitzak eskuratzen lagunduz, behar duzun intentsitatearekin.
Nolako GIS proiektua behar duzu?

Ebaluatu doan zure GIS beharrak

Gure teknikariekin zure GIS behar nagusiak identifikatzeko ordubeteko bonua eskaintzen dizugu.
Doan eta konpromisorik gabe. 
Egin gurekin zure bide propioa

Milesker gugan jarritako konfiantzagatik!

Gislanen bezeroak eta bidelagunak

Gure onena ematen dugu bezeroei zerbitzurik onena eskaintzeko. Zure ondoan gaude beti, helmuga bezain garrantzitsua baita bidea.

Portfolioa

Gure proiektuak

Ezagutza arlo ezberdinak uztartzen ditugu behar duzun emaitza zure esku jartzeko: datuen bisore interaktiboak, bakarrik bizi diren adinekoen diagnostiko georreferentziatuak, etxebizitza parkearen azterketak, aginte panelak, landa lurraren katalogazioak...

Martin Ugalde Kultur Parkea. Gudarien etorbidea, 29. 20140. Andoain. Gipuzkoa

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara, inteligentzia espazialean eta aplikazio geoinformatikoetan adituak. Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat eskaintzen dugu.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa