Skip to main content
ekipoa

LAN ESKAINTZA: programatzaile informatikoa

Gislan kooperatibak FULL STACK DEVELOPER lanak egingo dituen teknikari baten kontratazioa egingo du. Gislanek GIS korporatiboak diseinatu, eraiki eta mantentzen ditu, bezeroak datuak kudeatzeko behar dituen azpiegiturak neurrira eginez, batetik, eta datuen analisian oinarritutako diagnostikoak eta bisualizazioak gauzatuz, bestetik. Lan horietan elkarlanean lanaldi osoan jardungo den pertsona baten bila gabiltza.

Lanpostu honen egiteko nagusiak aplikazioen eta web argitalpenen programazioa eta zerbitzarien prestaketa da.

Eskakizunak:

  • Hautagaiek ezagutza aurreratuak izan behar dituzte Html, CSS eta JavaScript (jQuery, D3j, Leaflet…) lengoaietan.
  • Halaber, Python, PHP edota PostgreSQL ezagutza oso kontuan hartuko da, beti ere informatika eta programazioari lotutako oinarrizko titulazio akademikoarekin. 
  • Elementu geografikoen kudeaketa eta argitalpenari lotutako formazioa hobetsiko da.
  • Bezeroarekin harreman zuzena izateko gaitasuna.
  • Taldean lan egitea eta erronkei proaktibitatez erantzuten jakitea.
  • Hizkuntzak: euskaraz lan egiteko gaitasuna.

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara, inteligentzia espazialean eta aplikazio geoinformatikoetan adituak. Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat eskaintzen dugu.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa