Skip to main content
BBK Behari ekimena adineko pertsonen bakardadeari aurre hartzeko

"BBK BEHARI" PROIEKTUA AURKEZTU DUGU ADINEKO PERTSONEN BAKARDADEARI AURREA HARTZEKO

Elkar zaintzea inoiz baino beharrezkoagoa den garaiotan, BBK Behari egitasmoarekin GIS teknologiak eta komunitatearen parte-hartzea batu ditugu adineko pertsonen bakardade eta arrisku-egoerei aurrea hartzeko. Gizarte-berrikuntzako proiektu hau BBKAgintzariSanturtziko Udala eta Basauriko Udalarekin lankidetzan garatu dugu eta aipatu bi herrietako esperientzia pilotuekin eman ditu lehen urratsak.

BBK Behari ekimenak adineko pertsonak ikusarazteko eta horien bakardadeari lotutako arrisku-egoerei prebentzioaren bidetik elkarrekintzan erantzuteko helburua du. Areago, gizartean esku hartzeko eredu bat proposatzen du: zaintza komunitarioa eta teknologia zein metodologia berritzaileak jartzen ditu udaletako gizarte-zerbitzuen eskura, bakardadean dauden adinekoen beharrizanei erantzun eraginkorrak emateko.

GIS teknologian eta big data-n oinarritutako sistema bati esker udalerriko adinekoen diagnostikoa egin eta bakardade-arriskuan dauden pertsonak identifikatzen dira. Bakardade-arriskua baloratzeko, besteak beste, osasuna eta zaintza, harremanak, ekonomia, etxebizitza, oinarrizko baliabideetatik duten distantzia, gizarte prestazioak jasotzea edota inguruko bizitegi-analisia bezalako adierazleak hartzen dira kontuan. Bestalde, "Behari" gisa zaintza komunitarioa egiten duten herritarrek bildu duten informazioa gizarte-zerbitzuei transferitzen diete aplikazio mugikor baten bidez.

LAN HONEN OIHARTZUNA HEDABIDEETAN:

*Albisteko argazkiaren iturria: Basauriko Udala

Gehitu iruzkin berria

HTML Mugatua

  • You can align images (data-align="center"), but also videos, blockquotes, and so on.
  • You can caption images (data-caption="Text"), but also videos, blockquotes, and so on.
CAPTCHA Galdera hau robota ez zarela ziurtatzeko da.

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara, inteligentzia espazialean eta aplikazio geoinformatikoetan adituak. Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat eskaintzen dugu.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa