Skip to main content
ADINEKOAK
ARLOA: Analisi espaziala, azterlanak eta diagnostikoak
BEZEROA: Udal administrazioak, fundazioak, 3. sektoreko enpresak

ADINEKOEN ZAURGARRITASUNA

Adineko pertsonen bakardade eta zaurgarritasun egoeren azterketak

Azken urteotan Gislanek hamaika udalerritan egin ditu adineko pertsonen bakardade eta zaurgarritasun egoeren diagnostikoak (Basauri, Galdakao, Zestoa, Santurtzi, Urduña, Amasa-Villabona, Orozko, ...).

Azterlan horien xedea zahartzaroak udalerrian duen momentuko eta etorkizuneko dimentsioa xehetasunez ezagutzea da, batetik, eta adineko pertsonen zaurgarritasun egoeren detekzioa eta katalogazioa egitea, bestetik.

Diagnostiko horiek udalerriaren eta herritarren momentuko beharrei erantzuteko baliabideak eskaintzeaz gain, etorkizuneko erronkei begira erabaki egokiak hartzen laguntzeko politika publikoak diseinatu eta dimentsionatzeko balio erantsi handiko informazioa eskaintzen dute.

Proiektuen emaitzak

  • Udalerriaren metabolismo demografikoaren azterketa adineko pertsonen diagnostiko xehea: demografia adierazleen azterketa longitudinala eta espaziala.
  • Bizikidetza-unitateen azterketa longitudinala eta espaziala: unitateen ezaugarriak, ordura arte izan duten bilakaera eta etorkizuneko bilakaeraren prospekzioa.
  • Adineko pertsonen zaurgarritasunen identifikazioa eta katalogo georreferentziatua.

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara, inteligentzia espazialean eta aplikazio geoinformatikoetan adituak. Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat eskaintzen dugu.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa