Bidelagun GIS zerbitzuaren bitartez Geografia-Informazioko Sistemak zure erakundean pausoka txertatzen lagunduko dizugu, zure neurrira eta zure abiaduran.
Zer da Bidelagun GIS?
Organizazio bakoitzak premia propioak ditu geoinformazio teknologien erabileran. Gure zerbitzuak premia horri erantzuteko bidean jarriko zaitu, zuk adierazten duzun intentsitatearekin eta espero dituzun emaitzak eskuratuz. Horretarako alorreko profesional talde oso baten ezagutzak eta esperientzia eskainiko dizkizugu.
Bidelagun GIS zerbitzu berritzailea da, zure lan taldea eta gurea elkarlanean jarriz zure egitasmo korporatiboa garatzeko ibilbidea diseinatu, garatu eta uneoro bidea egiten lagunduko dizun esperientzia integral bat. Ohiko asistentzia eta mantenu zerbitzuekin baino askoz urrutiago iristeko moldea ere bada, lehen minututik emaitzak, metodologiak, tresnak, bermeak eta bisioa zure erakundearen eskura jarriko dituena, inbertsioak neurriratuz, etekinak maximizatuz. Eta bidean, zure gaitasunak eta autonomia gero eta handiagoak izango dira.
Zergatik behar dut Bidelagun GIS?
Zure datuen zaintzak eta zure lan prozesuen babesak lan talde gero eta trebeagoa eskatzen dute. Trebezia handitzeak pausoka joango den programazioa behar du. Gure zerbitzuak, hain zuzen, zure aukera eta premien araberako programazio bat adostu eta pausoz pauso bidea egiten lagunduko dizu. Zerbitzu berritzaile honekin, zerbitzua baliatzen duzun neurrian ordainduko duzu, urrats bakoitzarekin emaitza zehatza eskuratuz.
Zer lortuko dut zerbitzu honekin?
- Zure behar eta errealitate konkretuaren neurrira egindako proiektu bat jasoko duzu.
- Iraunaldia eta dedikazioaren intentsitatea zurekin adostuko ditugu.
- Sortzen diren beharrei erantzuteko diziplinarteko talde profesional batekin erantzungo diogu.
- Kudeaketan, eraginkortasunean eta ahalduntzean jauzi kualitatiboa egingo duzu.
- Programa indarrean dagoen bitartean sor daitezkeen arazoen gainean berehalako asistentzia emango dizugu.
- Emaitzak iraunkorki bermatzeko bidea abiatuko duzu.
- Lizentzia kosterik eta menpekotasun teknologikorik eragiten ez duen puntako sistema bat garatuko dizugu.