2025 | Pasaiako Udala

Datu espazialen bilketa eta prozesamendu automatikoa

Bezeroak:

 

  • Udalak, Mankomunitateak eta lurraldearen gaineko aktiboak kudeatu behar dituzten erakunde publiko zein pribatuak
Arloak:

 

  • Aplikazioen garapena
  • Datuen analitika, prozesuen automatizazioa

Descripción

Pasaiako Udalak informazio espaziala sistematizatzea lortu zuen Gislanen aholkularitza teknikoarekin. Hala, datu mota horietarako kudeaketa-aukera berriak gaitu zituen. Identifikatutako erronketako bat izan zen udalerriko hidranteen mantentze-lanetan araudia betetzen dela bermatzea.

Erronka:

Udalerriaren hirigintza-konplexutasunak informazio espazial zehatza eta eguneratua integratzeko gai zen irtenbidea eskatzen zuen. Gainera, ezinbestekoa zen honako hauek ahalbidetuko zituen tresna bat izatea:

  • Hidranteen kontsulta georreferentziatua.
  • Mantentze-lanen eta gisakoen dokumentazio arina.
  • Informazio sortu eta transferitzeko erraztasunak teknikarientzat.

Soluzioa:

Lehendik zegoen datu espazialen azpiegituraren aprobetxamenduan oinarritu zen soluzio berria, inbertsio minimoarekin emaitza optimoak erdiestea helburu. Azpiegitura hori Gislanekin lankidetzan garatu zen aurretiaz, eta, ur-hornidurako sarearen eta haren elementuen  irudikapen zehatza jasotzen zuen.

Proiektuaren faseak:

  • Datu-base espaziala berrikustea eta eguneratzea:
    • Dauden hidranteen kokapena eta kodetzea egiaztatzea.
    • Kodifikazio-sistema berregituratzea, udal-barrutien logikara egokituz, trazabilitatea eta antolamendua hobetzeko.
  • Ur-paldoen (hidranteen) kudeaketarako tresna espezifiko bat garatzea:
    • Web-aplikazioa, erregistroak editatzeko, kontsultatzeko eta haien mantentze-lanak egiteko ahalmenarekin.
    • Berrikuspenak erregistratzeko funtzionalitatea, data, egoera eta ohar teknikoak barne.
    • Sute-aho bakoitzerako irudi-karga sartzea, eta etorkizuneko ikuskapenetan errazago identifikatzea.
  • Interfaze intuitiboa eta operatiboa:
    • Erabiltzaileei erregistroak erraz gehitzeko, editatzeko edo ezabatzeko aukera ematen die.
    • Kontsulta geografiko integratuak, hidrante bakoitzaren egoerari buruzko informazio eguneratua eskuratzeko.

Emaitzak eta inpaktua:

Irtenbide sinplea, sendoa eta erabiltzailean oinarritua, udalerriko ur-hartuneen sarea eraginkortasunez kudeatzeko aukera ematen duena, datu espazialen eta lan-fluxu digitalen bidez araudia betetzen dela ziurtatuz.