
Interoperatibitatearen optimizazioa etxebizitza arloko datuetan
- Udalak, Aldundiak, Erkidegoak, Etxebizitza Behatokiak…
- Aholkularitza

Deskribapena:
Udalek, Aldundiek edota gobernu autonomikoen baitako erakunde eta sailek etxebizitzari buruz dituzten datu-multzoak, sakabanatuta egoteaz harago, horien arteko elkarreragingarritasuna zailtzen duten formatu, teknologia eta datu-modelo desberdinetan oinarritzen dira.
Ondorioz, berez sinpleak bezain zehatzak beharko luketen tasen kobrantzak, etxebizitzari buruzko adierazleen kalkuluak eta oro har administrazioaren eguneroko gainerako eragiketak konplexu bihurtzen dira. Eta, okerragoa dena, eginkizun horiek ezin dira modu zehatz eta egiaztagarrian egin.
Soluzioa:
Erronka:
Oiartzungo Udalak hainbat arazo identifikatu zituen etxebizitzari lotutako datuak kudeatzeko sistemen arteko elkarreragingarritasunari dagokionez. Besteak beste, udal-erroldak (etxebizitzak eta biztanleak), erregistro fiskalak eta zerga-datuen baseak behar bezala lotzeko arazoak topatu izan ditu eguneroko lanari ekitean.
Fitxategien artean identifikatzaile komunik ez egoteak eta horiek integratzeko prozesu estandarizatuak ez izateak eragozten zuten batik bat datuen korrelazio automatizatua, eta horrek eragina zuen emaitzen fidagarritasunean eta erabakiak hartzeko eraginkortasunean.
Datu-multzoen egituraren eta sendotasunaren azterketa sakona egin ostean haien elkarreragingarritasuna mugatzen zuten oztopo tekniko eta metodologikoak identifikatu ziren.
Diagnostiko horretan oinarrituta, lotura-estrategia aurreratu bat garatu zen, normalizazio-tekniken, gakoen homologazioaren eta erregistroen arazketaren bidez.
Emaitzak eta inpaktua:
- Inkonsistentzien diagnostikoa: Erroreen detekzio sistematikoa fitxategietan, haien korrelazio zuzena eragozten zutenak.
- Datuen estandarizazioa: datu-multzoak egokitzea eta normalizatzea, automatikoki lotu ahal izateko.
- Elkarreragingarritasun-protokoloak: Irizpide teknikoak eta operatiboak definitzea, etorkizunean informazioa gurutzatzeko prozesuetan trinkotasuna bermatzeko.
Oiartzungo Udalak orain modu automatizatuan egin ditzake analisi integratuak hainbat arlotarako horiek optimizatuz (etxebizitza hutsen detekzioa, hondakinen bilketako gorabeheren erregistroa, tasen kobrantza, hobarien aplikazioa, etab.).