2024-2025 | Udalak: Zumaia, Bermeo, Arrasate, Hernani, Lekeitio, Oñati, Pasaia, Elorrio, Bergara, Getaria, Sopela, Azkoitia, Lezo, Zestoa…

Etxebizitza-merkatuko eremu tentsionatuen izendapena

Bezeroak:

 

  • Udalak
  • Etxebizitza bulegoak
Áreas:

 

  • Consultoría
  • Analítica de datos, cálculo de indicadores

Deskribapena:

Espainiako Kongresuak onartutako 12/2023 Etxebizitza Eskubiderako Legean ezarritako irizpideei jarraituz, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza-merkatuko eremu tentsionatu izan zitezkeen Euskadiko udalerrien aurre-detekzioa egin zuen. Txosten horretan agertzen ziren udalek, hortaz, etxebizitza merkatuko eremu tentsionatu izendatzeko bidea ireki zuten.

Aipatu legeak ezarritako irizpideetan eta Jaurlaritzak ezarritako prozeduran agindutakoari jarraiki, izendapena lortu nahi duten udalerriek 3 lan aurkeztu behar dituzte: tokiko etxebizitza merkatuaren eta etxebizitza beharren diagnostiko bat, deklarazioa eskuratzeko kriterioak betetzen direla frogatzen duen justifikazio-memoria bat eta etxebizitza merkatuan detektatutako desorekei aurre egiteko 3 urterako ekintza plan bat.

Gislanek izendapena eskuratzeko hainbat eta hainbat proiektu garatu ditu eta garatzen ari da urteotan. Artikulu honetan diagnostikoei zehazki dagozkien erronkak azalduko dira. Bestalde, protokoloak ezarritako 3 urterako ekintza-planak RAZ eta Hiritik At arkitektura eta hirigintza arloko aholkularitza enpresekin lankidetzan egiten ditu Gislanek.

Erronka:

Diagnostikoa idazteko, zehatz-mehatz jakin behar dira etorkizunean udalerriko etxebizitza-beharrean eragina izan dezaketen alderdiak, hala nola demografia, migrazio-dinamikak, bizikidetza-unitateak eta haien ezaugarriak, etxebizitzaren erabilera, bizitoki-tipologia, arazoen zonifikazioa eta abar.

Horrekin batera, txostenak izendapena eskuratzeko nahitaez kalkulatu beharreko adierazleetarako indizeak ezarri behar ditu:

  • Alokairuaren eta salerosketa prezioen igoerak (1.1 ta 1.2 kriterioak).
  • Etxebizitza ordaintzeko ahalegin ekonomikoa (2 kriterioa).

Soluzioa:

Analisirako lau eremu gakotan egituratutako adierazle-sorta diseinatu da:

  • Demografía.
  • Bizikidetza-unitateak.
  • Sozioekonomia.
  • Etxebizitzen salerosketa eta alokairu merkatua.

Adierazle horietatik abiatuta, aztertutako lurralde-errealitatea modu kuantitatiboan eta konparatiboan karakterizatzeko aukera ematen duten indizeak kalkulatu dira.

Lana estatistika-iturri publikoetako  datuen tratamenduan eta ustiapenean oinarritu da, besteak beste:

  • Eustat (Euskal Estatistika Erakundea).
  • INE (Estatistikako Institutu Nazionala).
  • Eusko Jaurlaritza.
  • Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioa.

Era berean, tokiko administrazioetako iturri irekietako informazioa gehitu da, hala nola udal-erroldak eta katastro-datuak, analisi-sisteman txertatzeko egokitu eta normalizatu ondoren.

Emaitzak eta inpaktua:

Lanaren emaitza txosten tekniko batean jaso da:

  • Datu kuantitatiboak, adierazlearen arabera antolatuta.
  • Irudikapen grafikoak (diagramak eta taulak).
  • Gaikako kartografia geoerreferentziatua.
  • Lortutako emaitzak testuinguruan jartzen eta interpretatzen dituzten azalpen-testuak.

Dokumentazio horrek oinarri sendoa ematen du etxebizitzaren, hiri-plangintzaren eta gizarte-ekintzaren arloko erabakiak hartzeko eta politikak diseinatzeko.