Skip to main content
  • Ondarroako mapa toponimikoa
    Udal mapa berriak aurkeztu ditu Ondarroako Udalak
    Udalerriko informazio geografikoa eguneratzearekin batera, Ondarroako mapa interaktiboa, mapa toponimikoa eta mapa turistiko berriak egin ditu Gislanek, udalarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskaltzaindiarekin lankidetzan.
  • industria-eraikinak-oñati
    Oñatiko industria establezimenduen bisorea
    Oñatiko Udalak udalerriko industria eraikinen azterketa egin du. Hirigintza departamenduak industria eremuetako partzela hutsak identifikatu ostean, Gislanek datuen kontrastea egin eta geodatabasea osatu du. Horrekin batera udal teknikariek establezimendu industrialen informazioa online kontsultatzeko bisore kartografikoa eraiki du datu berrituekin.
  • Udalerriko ibilbideen mapa interaktiboa
    Udalerriko ibilbideen mapa interaktiboak
    COVID-19 gaitzak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz norbere udalerritik atera ezin izatea nahi baino ohikoagoa bihurtu da. Elkar zaintzea ezinbesteko bihurtu den garaiotan Gislaneko kideok ere ekarpena egin nahi izan dugu eta gure kooperatibak bezero dituen edo izan dituen zenbait udalerritako ibilbideen mapak egin eta zabaldu ditugu.

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara, inteligentzia espazialean eta aplikazio geoinformatikoetan adituak. Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat eskaintzen dugu.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa