Skip to main content
Mapak

Mapa toponimikoak, turistikoak eta tematikoak

Toponimiaren eguneratzea

Aberastu eta gaurkotu udalerriko ondare toponimikoa

Azpiegitura eta zerbitzuak

Udalerriko azpiegitura eta zerbitzu gaurkotuak guztion eskura jartzeko tresna

Informazioa online

Mapa bisore interaktiboarekin lotuta, informazioa herritar eta bisitarien eskura

Mapa tematikoak

Mapa turistikoak, ondare natural, kultural edota historikoari buruzkoak...

Gislanen lantaldeko geografo, topografo, kartografo eta diseinatzaile grafikoen espezializazio alorretako bat da mapa toponimiko edota tematikoen argitalpena.

2017-2020 epealdian Gislanek hamarnaka mapa toponimiko, turistiko eta tematiko egin ditu bezero ezberdinentzat. Horietatik 26 izan dira Eusko Jaurlaritzaren "Udaletako informazio geografikoa hobetu eta udal mapa toponimikoak egiteko" dirulaguntza lerroaren baitan egindakoak (informazio gehiago eta adibideak  "hemen")

Gislanek proiektuok zuzendu eta teknikoki gauzatu ditu, eta udalekin, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Informazio Zerbitzuarekin, Hizkuntza Politika Sailburuordetzarekin eta Euskaltzaindiarekin lankidetzan jarduten du.

Udal mapak egiteko Eusko Jaurlaritzaren deialdiko proiektuen emaitzak

  • Udalerriko informazio geografikoaren eguneratzea: oinarrizko kartografia, udal elementuak eta zerbitzuak, BTA ...
  • Udalerriko ondare toponimikoaren aberastea: leku-izendegiaren eguneratzea, Hizkuntza Politika sailburuordetzaren eta Euskaltzaindiaren berrikusketarekin.
  • Udal mapa toponimiko berria gauzatzea.
  • Udalerriko zerbitzuen, ondarearen eta intereseko bestelako informazioa bistaratzeko mapa interaktiboa gauzatzea.

Jarri gurekin harremanetan "hemen" eta Eusko Jaurlaritzaren deialdira aurkezteko argibide guztiak emango dizkizugu.

GIS zerbitzuen hornitzaile integrala gara, inteligentzia espazialean eta aplikazio geoinformatikoetan adituak. Lurraldea ulertu, aztertu eta adierazteko beste modu bat eskaintzen dugu.

  • +34 943 30 42 55
  • gislan@gislan.eus
  • Martin Ugalde Kultur Parkea · Gudarien etorbidea, 29 · 20140 · Andoain · Gipuzkoa